Hasiera | Castellano
Gipuzkoako errausketaren aurkako plataformen koordinadora
|| Gure borroka
|| Alternatibak badaude
|| Zer da errausketa?
|| Loturak
|| Berriak
|| Agenda
|| Deskargak
|| H@rremanetan jarri

CASTELLANO


ke Asko BERRIA: 3. alea

Aldizkaria

Alternatiben urtea hasi da

HONDAKINEN BILKETARI BURUZKO GALDEKETAREN KANPAINA HASI DA USURBILEN

Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak galdeketaren kanpainaren hasierako minutuak aprobetxetu nahi ditu kartelak itsatsiaz Usurbilgo herriari babesa adierazteko, duela ia urtebetez geroztik daraman bidean hondakinen kudeaketan. Koordinadorak usurbildar guztiei eskatzen die otsailaren 27 eta 28 hondakinen gaikako bilketa, atez ateko sistemaren bidez, bozka dezaten, urtebete honetan ikusi baitute modu honek ohitura aldaketa txiki bat suposatzen baldin badu ere, gaika biltzen den hondakinen portzentaia %28tik %82ra pasatzen dela.

Hau honela, beste hiri eta herriek Usurbilek irekitako bideari jarraitzen baldin badiote, hondakinen errausketa ez da bideragarria izango, erraustegiak funtzionatzeko behar duen adina erregai ez delako osatuko.

Beraz, koordinadorak Gipuzkoako hiri eta herriei eta hauetako alkateei politikakeriak albo batera utz ditzaten eta atez ateko bilketa beraien herrietan ipin dezaten eskatzen die, frogatuta baitago mundu osoko hainbat hiri eta herrietan, eta ez bakarrik Usurbilen, sistema hau dela hondakinek duten lehengaia aprobetxatzeko, energiaren xahutzearekin bukatzeko eta errausketak sortzen dituen gas, errauts eta zepa toxikoak ekiditeko modu bakarra.

__________________________________________________________________

PLATAFORMEK "IREKIA ATARIA" IRUZURRA DELA USTE DUTE

Patxi Lopez Lehendakariak eta bere gobernu-kideek aurkeztu berri duten IREKIA Internet-eko ataria Eusko Jaurlaritzak bere buruaren propaganda egiteko tresna besterik ez da, kezkatuta egongo baitira herritarren artean duten irudi txarragatik, argitaratu dien inkestek diotenez.

Duela hilabete gutxi Gobernu honek berak eta egun batzuk beranduago Legebiltzarrak, PNV, PSE eta PPren botoekin, Hondakinen Euskal Legearen inguruko eztabaida bera ere ukatu egin zuten, nahiz eta 35000 euskal herritarren sinadurak bultzatuta joan zen eta Legebiltzarrak berak ezarritako baldintza guztiak betetzen zituen. Eusko Jaurlaritzak eta aipaturiko hiru alderdiek garbi utzi zuten zer den beraientzat demokrazia: noizean behin botoa eman eta politikoei eskuak libre uztea gure bizitza eta ongizatea haiek antola dezaten nahi duten bezala.

Orain horiek berak datoz esanez herritarrek iritzia eman behar dutela, beraiek erantzungo dituztela egiten diren proposamenak,… faltsukeri handi bat da. Kasurik onenean, Jaurlaritzaren iritzien edo jardueraren aldekoak soilik kontuan hartuko eta komunikabideetara zabalduko dituzte.

EAEan gai askoren inguruak dago eztabaida zabalik, baina Jaurlaritza desberdinen eta alderdi nagusien erantzuna beti berdina izaten da: Legebiltzarrean gehiengoa gara.

Koordinadorak eskaera egingo lioke Patxi Lopez-i, hainbeste inporta baldin bazaio herritarren partehartzea: herriz herri eztabaida ireki dezala hondakinen kudeaketaren inguruan (errausketa, zabortegia, atez atekoa, bosgarren edukiontzia…) non guztiok, iritzi batekoak eta bestekoak, parte hartzeko aukera izan dezagun eta, bukaera gisa, galdeketa loteslea egin dezan EAEan. Hortxe dago Usurbilen adibidea, otsailaren 27 eta 28an hondakinen bilketaren inguruko galdeketa egingo dute, duela urtebete gutxi gora behera hasitako prozesuari bukaera emanez

__________________________________________________________________
2009/11/28

Eskerrik asko:
DEMOKRAZIA PARTEHARTZAILEAREN ALDE ETA ERRAUSKETAREN
AURKAKO MANIFESTAZIOA


Euskal Autonomi Erkidegoko 35.000 pertsonek
sinatutako Hondakinen Euskal Legearen Proposamenaren eztabaida ukatu dute PNV, PSE eta PP legebiltzarrean.

Erraustegia imposatzearen alde itsuki jarraitzen duten bitartean, gu errausketarik gabeko hondakinen bilketa eta kudeaketa defenditzen jarraituko dugu, gure osasuna zein ingurugiroarentzat egokiagoa dena.

Hau guztiagatik, eta Errausketarik gabeko politika partehartzaile eta anitzaren alde, manifestazioa burutu dugu.

Berria >>
Gara >>
Irutxulokohitza >>
Noticias de Gipuzkoa >>

__________________________________________________________________ 2009/11/21
ZUBIETAKO HAURRAK ETA GAZTEAK ERRAUSKETAREN AURKA

Azaroaren 21ean, Zubieta inguruko haurrak errausketaren kontrako marrazkiak egin eta gero, prentsaurrekoa eskaini zuten. Beste herrietako gazteei azaroaren 28ko Donostian ospatuko den manifestaziora joateko eskatu diete. Testua irakurri >>
Youtuben ikusi>>
__________________________________________________________________
2009/10/04
ERRAUSTEGIAREN INGURUKO BIZILAGUNEN PROTESTA



Erraustegiaren inguruko herrietako 50 bat biztanlek, hau egin nahi duten tokira, ibilaldi bat egin zuten. Honekin jakinarazi nahi zioten gizarteari erraustegia egiteko beharrezko diren lanak (zuhaitz mozketak, pistak, katak …) hasiak direla. Katak egiten ari diren makinen ondoan, haritzak landatu dituzte, sinbolikoki txikizioari aurre egiteko asmoarekin. Gipuzkoako gizarteari eta batez ere inguruko herritarrei dei egiten diete astakeria honen kontra altxa daitezen, eta antolatzen diren ekintza guztietan parte har dezaten, orain baita garaia, guztion osasunarentzat kaltegarria izango litzatekeen erraustegia eta hau bultzatzen dutenak geldiarazteko. Atez ateko bilketarekin frogatuta gelditu da errauskailuarena beharrezkoa ez den obra garestia dela. Guztion artean, geldituko dugu!!

Gara.net
Berria.info
__________________________________________________________________

Berriak

__________2009-11-26

Greenpeace: Zaborren errausketa hondakinen kudeaketa jasangarrirako eragozpena da. >>
Zaborren errausketa. Aire txarrak ingurumenarentzat >>

__________2009-11-24

Revista Consumer:
Agur zabor edukiontziei.

Hiri ondakinen bilketarako atez ateko bilketak birziklapena haunditu eta zabortegi eta erraustegien beharra gutxitzen du. Irakuri>>

__________2009-01-21

Zabalgarbik 3,7 miloi Euro erraustu ditu.

__________2008-12-30

Koordinadorak hondakinen euskal legearen aldeko sinadurak biltzen ari da.

__________2008-11-12

Koordinadorak hondakinen lege proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean.

__________2008_10_14

Usurbil. Prentsaurrekoan aurkeztu dute hondakinak atez ate biltzeko sistema.

__________2008_10_07

Antiguok Errauskailuari? Uko!:
Errausketaren aurkako eta Alternatibak Martxan Jartzeko aldarrikapena gure auzoan zabalduko genuela esan genuen eta halaxe egin dugu...

__________2008_09_14

Koordinadorak giza-katea ospatu du estropadetan. Informazio gehiago, eta argazkiak.

__________2008_06_16

BERRIA egunkaria: Balear Uharteetako Gobernuko Lurralde Antolaketako kontseilaria (PSOE-PSIB): "Atez ateko bilketa sistema aztertu dutenen %99k argi ikusi dute bide zuzena dela."

__________2008_06_16

"El País"en artikulua: "Zaborraren %90 zabortegietara doa edo erraustegira. Eta uste dut hori porrota dela."

__________2008-06-14

Koordinadorak manifestazioa ospatu du ekainaren 14an.
Argazkiak hemen.

__________2008-06-10

Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak prentsaurrekoa
eskaini manifestazioa aurkezteko.


__________2008-06-13

Grosen, hitzaldi-tailerra.

__________2008-06-11

Lasarte-Orian hitzaldia antolatu dute.

__________2007-10-02

San Markosen osaketa berriaren inguruan koordinadorak komunikatua atera du.

__________2007-09-18

GAIA. Errausketari alternatibentzako elkartasun globala.
Gipuzkoaren aldeko dokumentua atera dute.

__________2007-02-13

Europar Parlamentuak errausketaren inguruko jarrera argitu du.