Hasiera | Castellano
Gipuzkoako errausketaren aurkako plataformen koordinadora
|| Gure borroka
|| Alternatibak badaude
|| Zer da errausketa?
|| Loturak
|| Berriak
|| Agenda
|| Deskargak
|| H@rremanetan jarri
 

Alternatibak badaude

2005. urtean gure alternatiba plazaratu genuen, Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Plan Gidatzailea, benetako sistema eraginkorrak gure lurraldera moldatzea besterik ez dena, beste herri askotan martxan dauden sistemak. Dokumentua dagozkion administrazioei entregatu genien, baina erantzunik ez genuen jaso. Oinarrian honetan laburbildu daiteke:

Gutxitu, Berrerabili.
Lehen pausoa hondakin kopurua gutxitzea da, behar ez diren bilgarriak kenduaz batez ere, eta ahal direnak berrerabiliz. Legedi aproposa garatu beharko litzateke honetarako. Honekin eta zuzenean, zaborraren zati bat kenduko genuke, eta modurik onenean, sortu gabe.

Konpostatu.
Baina sortutako hondakinekin, gure alternatibaren oinarria bilketa da; gai bakoitza ondo banatzen duen atez ateko bilketa selektiboa. Gure zabor poltsaren osagaietan, %40 inguru materia organikoa da (gordinik edo sukaldatutako barazkiak, fruituak, haragiak, arrainak, hezurrak, arraultzak, etab luze bat). Hau guztia norberaren etxetik banatuta biltzen bada, bertan konpostatu eta ongarri moduan erabili daiteke, baratzetan, loreetan, basoetan, lurraren eraketarako behar-beharrezkoa da eta. Materia hau erretzea, ondasun bat alferrik galtzea da.

Berziklatu.
Gainerako ontziekin berrerabili eta birzikla daitezkeenak hobetsi behar dira araudi egokiarekin, eta birziklatzeko egokia den bilketa sistema bat ezarri.

Tratamentu Zentroak
Hondakinak beren jatorritik ahalik eta gertuen tratatu behar dira, instalazio erraldoiak ekidin, errepidez joan-etorri garestirik egin gabe, eta zabor sortzaile haindiei arreta berezia eskainiz (merkataritza zentruak, fruitu eta barazki banaketa zentruak, etab.)

Zabortegiak.
Baina ez dezagun errealitatea izkutatu. Ezagutzen diren sistema guztiak zabortegi bat behar dute, batez ere errausketak, sartzen den zaborraren %40a hondakin bezela ateratzen delako, eta gainera hondakin toxiko eta arriskutsuentzako zabortegi berezia behar du. Baina egoki egindako sistemarekin zaborraren %10 inguruk zabortegi bat beharko luke, zenbaki hau aldatu daitekeelarik administrazioak darabilen zaborraren kudeaketaren kalitatearen arabera. 2005. urtean, San Markoseko mankomunitateak, %31,71 berreskuratu zuen, beraz zabortegira %68,29 bota zuten, eta kopuru hau da erre nahi dutena. Eta hau guztia kontutan hartuta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, zaborraren %95a birziklagarria dela.

Guk ez degu onartzen konposta izan daitekeen materia organikoari eta lehengai diren erabilitako ontziei su ematea, horretarako gasa edo petroleoa erabiliz.