______________________________________________________________________________________________
2009-04-25
Apirilak 25: MANIFESTAZIOA DONOSTIAN
Zinadura bilketaren kKanpaina honi amaiera egokia eman nahian, apirilaren 25ean manifestazioa egiteko asmoa dugu Donostiako kaleetan zehar. Hemen aldarrikatuko dugu errausketak baduela alternatiba askoz egokiagoa eta osasuntsuagoa: Atez Ateko hondakinen bilketa, materia organikoarena barne. Jadanik Usurbilen martxan jarria dute eta geroztik pasatako denbora oso laburra baldin bada ere, inpresio ona daukate-daukagu lehenengo asteetan izandako arrakastaz, eta egunetik egunera obetzen doa.
Badakigu beste herri batzuk ere bide horretatik abiatzeko asmotan direla eta gure animuak eta laguntza eskaini nahi dizkiegu, denon artean frogatuko baitiegu erakunde “errausketazaleeei” ez dela bidezkoa beharrezkoak diren lehengaiak (papera, plastikoak, konposta…) errauskailuan ke eta errauts toxiko bihurtzea; askoz hobea dela hondakina sortzen den lekuan berezi, banatuta jaso eta berriro erabili ahal izateko aprobetxatu. Krisi garai honetan (krisi ekonomikoa, industriala, gizartearena, ingurugiroarena) konturatu behar gara baliabide energetikoak eta lehengaiak mugatuak direla, eta ezin dugu jarraitu gure hiri hondakinak (plastikoak, metalak, beira, materia organikoa…) zabortegian botatzen edo errauskailu bateko labean sartzen. “Erabili eta bota” eredua ezin da baliagarria izan aurrera begiratu nahi duen XXI mendeko gizartearentzat.
______________________________________________________________________________________________
2009-01-21
Zabalgarbi 3,7 miloi euro erraustu ditu
Bizkaia Zabalgarbi erraustegiak 3,7 miloi euroko galeraren berri eman du, Bernad Madoff kudeatzaile ekonomikoak egindako iruzurrarengatik. 
Erraustegi honetako zuzendaritzaren arabera, Banco Santanderren biktima izan dira, banku honek ez bait zien berri eman dirua fondo horietan inbertitzen zeukan arriskuaz. Dirudienez, Zabalgarbiko zuzendaritzak, arrisku handietako fondoetan inbertitzeak dakarren arriskua "ez dakienean", orain arte fondo horiek ematen zituzten %10eko mozkin ez normalen probetxua ondo atera du. Eta exekutibo errausle hauek aldarrikatzen duten ez jakintasunaren barruan, badirudi baita ere "ezjakin" daudela herritarron osasunari hiri hondakinen errausketak dakarren arrisku handiaz. Jakina zenez, Zabalgarbigo erraustegiak osasun publikoarekin jolasten du, orain demostratu da diru publikoarekin ere jolasten duela. Egia da, zabor gehiegi dago gure munduan.
Iturria: Usurbil Atez Ate
______________________________________________________________________________________________
2009-12-30
Hogeita bost urteko ezgaitasun politikoaren ondoren, herritarren elkarteok Zaborrei buruzko Lege Proiektua egin dugu, lege-hutsune handia estaltzeko, horren
ondorioz ezin izan delako aspalditik sortutako arazoa era antolatu eta orokorrean konpondu. Proposamen horretan, gainera, hondakinen errausketa erabat gaitzesten da bukaerako irtenbide moduan, iraunkorra ez delako; aitzitik, arazo berri eta arriskutsuagoak sortzen ditu.
Legearen edukia kontutan izanda, hauek izan daitezke bertan jasotako ideia nagusi batzuk:
a) Euskadiko Autonomia Erkidegoan, hondakin horien ustiapena ez da inolaz ere errausketa izango. Hiri-hondakin solidoak eta, batez ere, plastikoak erraustean sortutako igorpenak ikertzen ari direnez, ez dago bermatuta ingurumenean ondorio kaltegarririk sortzen ez denik. Hori dela-eta, ez da komenigarria azken tratamendu hori autonomia-erkidego honetan ezartzea .
b) Udal-hondakinen gaikako bilketa. Hondakinen gaikako bilketa intentsiboa aipatzen dugunean, jakin badakigu bilketa {{berria}} proposatzen dugula eta zaborreko osagai birziklagarri guztiak berreskuratzea duela helburu. Ohiko bilketa-sistemak ez dira nahikoak, partzialak direlako (zaborreko osagai birziklagarriak baino ez dituztelako tratatzen). Horren ondorioz, birziklatu daitekeen zabor-fluxua mugatzen da.
c) Udal-hondakinen berreskurapena eta birziklapena sustatzeko asmoz, autonomia-erkidegoko udalerri guztiek gaikako bilketa intentsiboa ezarri beharko dute udal-hondakinak kudeatzeko zerbitzuan. Nolanahi ere, ezarri beharreko arautegi berezia hartuko da kontuan ontzien hondakinei dagokienez.
d) Udal-hondakinen gaikako bilketa derrigorrean ezarri behar da konpost bihurtzeko hondakin organikoen bilketa-zerbitzutik aparte. Hain zuzen ere, horrelaxe tratatu beharko lirateke era guztietako hondakin hartzigarriak, hau da, etxeko materia organikoaren ondorioz sortutakoak eta sorrera-gune handiak diren azoka, azalera handi, ostalaritza-zentro, catering-enpresa, ikastolak…
e) Hondakinen gaikako bilketa intentsiboa hobetzeko, atez ateko bilketa (AAB) jarri behar da abian. Horrela, kopuru handiagoa eta kalitate handiagokoa bildu ahal izango da.
Lege proposamen osoa irakurtzeko, hemen >>
______________________________________________________________________________________________
Zubietan Errauskailua eraiki nahi duten tokira Martxa bat burutu genuen“Errausketaren aurkako Martxa. Desjabetzerik ez!” 
lemapean.
Honek hiru helburu nagusi izan ditu: Errauskailuaren aurka ekimen partehartzaile bat izatea, Lurren desjabetzeekin kaltetuak izan daitezkeenen azalpenak lekuan bertan jasotzea eta azkenik Añorgako Rezola zementu-enpresako Errauskailuaren inguruan bizilagunek bildutako informazioa jakitera ematea.
Egun honetako egitaraua ondorengoa izan zen:
- Antiguotik giza zutabea. Matia kaleko elizatik 9:30etan abiatuko da Añorga bidean.
- Añorgan 10:15etan bizilagunen Ingurumen Komisioko azalpenak jasoko ditugu Rezola zementu –enpresako Errauskailuari buruz. Honen ostean Zubietarantz jarraituko du.
- Lasartetik 10:30etan Okendotik irtengo da giza zutabea Zubietarantz.
- Usurbildik 10:30etan herriko plazatik irtengo dira Zubietarantz.
- Zubietan 11:30etan giza zutabe guztiak batu eta Errauskailua eraiki nahi duten tokira joango gara. Gidari eta azalpen lanetan lurren desjabetze mehatxupean dauden lurjabeak izango ditugu.
- 13:30etarako Zubietan izango gara bueltan ziur.
Zubietarrek hamaiketako beroa prestatuko zuten parte hartzaileentzat.
______________________________________________________________________________________________

Hondakinei buruzko Euskal Legerako Proposamena.
Abenduaren 13an, Koordinadorak tramiteak abiatu zituen.
Koordinadorak hondakinen lege proposamena aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarrean.
Oinarrian, hutsune bat beteko luke honako oinarriekin: Gaikako zabor bilketa intentsiboa egingo da, derrigorrez EAE-ko udalerri guztiek bildu beharko dute banatuta materia organikoa, eta zaborren errausketa ez da erabiliko.
______________________________________________________________________________________________
Erraustegiaren kontrako garaipena Estatu Frantziarran.
Lehen aldiz Frantzian, 531 mediku eta ingurumenaren aldeko taldeen herri mobilizazioak zabor errausketaren proiektu bat bertan behera botatzen lagundu zuen. Grenellen, 2008ko martxoaren 26an errauste planta baten inaugurazioaren ondoren, Auvergne Lurraldeko Prefetak ekainaren 18an jakin arazi zuen Clermont Ferranden zabor erraustegi bat eraikitzeko baimena emateari uko egin ziola. Jean-Michel Calut Doktorearen lana, mediku taldearen bozeramailea, garrantzitsua izan bazen, ARTAC-en kritika ezin ahaztu, mobilizazio honi emandako erabateko babesagatik, eta errausketaren arriskuen zientzialari
adituen taldea (Gesdit) sortzeagatik.
Biztanleen minbizia areagotzeko arriskua
Herri Osasunarentzat den garaipen hau itxaropen iturri bat da errauste planta berrien eraikitzearen kontra beste
departamentuetan mobilizatzen ari direnentzako. Termino orokorragoetan, Frantzian martxan ari diren 130 zabor erraustegien jasangarritasunaren gaia mahai gainean uzten du, inguruko herrietako minbizi arriskuaren areagotzea kontutan hartuta.
2008ko martxoan, Frantziako Herri Osasunaren Institutu Nazionalaren (InVS) txosten batek minbizi mota batzuk
areagotzeko aintzat hartzeko moduko arriskua ikusi zuen (linfoma, mieloma, zuntz bigunen sarkoma, bularretako eta gibeleko minbizia) 70 eta 80eko hamarkadetan erraustegitik gertu bizi zen jendean. Dioxinak honen eragile izaten dira, baina InVSko txostenak dio azterketa epidemiologiko honek ezin duela kutsatzaile jakin bat arduradun egin.
Testu honen ARTAC-en originala irakurri (frantsesez)
Herri Osasunaren Institutu Nazionalaren (InVS) txostena irakurri.
______________________________________________________________________________________________

Usurbil. Prentsaurrekoan aurkeztu dute hondakinak atez ate biltzeko sistema.
Hondakinak atez ate biltzeko sistema aurkezteko prentsaurrekoa eskaini zuten Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo
alkateak, Ricardo Ortega San Markoseko Mankomunitateko lehendakariak eta San Markoseko lehendakariorde eta
Usurbilgo zinegotzi den Imanol Azpirozek.
Urriaren 20an hasiko da atez ateko bilketa eztabaidatzeko herritarren parte-hartze prozesua. Hiru bat astetan, auzoz
auzo egingo diren bileretan, herritarrei proiektua aurkeztuko zaie eta usurbildarren beharretara nola egokitu erabakiko
da. Xabier Mikel Errekondo alkatearen iritziz, prozesu emankorra izango da herritarrek hitza izango dutelako eta haiek
esango baitute nolako atez ateko sistema nahi duten.
Irakurri hemen:
www.usurbil.net/atezate >>
Berria >>
Gara >>
Noticias de Gipuzkoa >> (Gazteleraz)
Diario Vasco >> (Gazteleraz)
El País >> (Gasteleraz)
______________________________________________________________________________________________
Urriak 7. Antiguok Errauskailuari? Uko!-ren prentsaurrekoa:
.jpg)
Errausketaren aurkako eta Alternatibak Martxan
Jartzeko
aldarrikapena
gure auzoan zabalduko genuela
esan
genuen
eta halaxe egin dugu...
...eta Auzoak erantzun digu. Arrakasta itzela izan dugu:
140 komertziotatik 127 -k babesa eman digute.
Prentsaurrekoan irakurritako testua ikusi >>
Komertzioek babestutako testua ikusi >>
______________________________________________________________________________________________
Irailaren 14an, GIZA-KATEA egin genuen Donostiako Kontxan.
Estropaden egun handian, 200 bat lagunek giza katean bildu ginen Donostian. Pankartak, banderolak eta globoak eskuetan kontxako pasealekutik abiatu ginen, hondartzara jaitsi eta errausketaren kontrako gure jarrera argi utzita.
Izan ere, irailan abiatu dugun kurtso berrian lehen aldiz Gipuzkoan eta Euskal Herrian, udalerri batetan atez ateko gaikako bilketa ezarriko da, materia organikoarena barne. Hitzaldi eta eztabaiden bitartez gipuzkoar gizartea informatu eta entzungo dugu, baina horretarako, gizartearen babesa ezinbestekoa dugu.
Argazkiak
: 
Deialdirako erabili dugun testua, hemen.
Deialdirako erabili dugun kartela:
______________________________________________________________________________________________
"Atez ateko bilketa sistema aztertu dutenen %99k argi ikusi dute bide zuzena dela."
Berria egunkarian, Miquel ramon Balear Uharteetako Gobernuko Lurralde Antolaketako kontseilaria (PSOE-PSIB):
Hondakinen %20 birziklatzetik %80 birziklatzera pasatzeko gaikako atez ateko bilketa sistema martxan jarri behar dela dio Miquel Ramonek. Bere herria da horren adibide. Gehiago irakurri BERRIA egunkarian
______________________________________________________________________________________________
Espainiar estatuan, "zaborrez gainezka".
El País egunkariak argitaratu duen berriaren arabera, "99/31/CE zuzentarauak, 2001ean egokitua, zabortegian
hondakinak bukatzea zabor kudeaketan azken aukera dela dio, eta 8 urteetan (2009rako beraz), 1995ean zegoen
zabor organikoa erdira jeitsi behar dela. Eta ez gera inolaz ere gerturatu." NAIDER enpresako ingurugiro ekonomikoak,
are gehiago dio: "Zaborraren %90 zabortegietara doa edo erraustegira. Eta uste dut hori porrota dela." Gehiago irakurri (gasteleraz)
______________________________________________________________________________________________
Ekainaren 14an, MANIFESTAZIOA ospatu genuen Donostian.

"Alternatibak martxan jarri. ERRAUSKETARIK EZ!!" lelopean .
Manifestazioko ARGAZKIAK hemen (Hendaiako Ingurumenaren Aldeko Herritarren esku)
Indymedian ere aurkitu ditugu argazkiak
Euskalherria.info -ko argazkiak.
Zer irakurri da manifestazioari buruz?
Irutxuloko Hitza
Berria edo PDF (Argazkiekin)
Gara
Diario Vasco
Noticias de Gipuzkoa
Noaua!! (Usurbil)
Bukaeran koordinadoratik irakurritatako testua hemen.
______________________________________________________________________________________________
Ekainak 10.
Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak prentsaurrekoa
eskaini du manifestazioa
aurkezteko.
Bere atxikimendua agertu duten zenbaitekin batera Foru Aldundiaren
jauregi aurrean prentsaurrekoa eskaini dute
Irakurritako testua honakoa izan da.
______________________________________________________________________________________________
Ekainak 13
Grosen "ALTERNATIBAK BADATOZ" tailerra.
TOKI ALDAKETA:
GROSEKO AUZO ELKARTEAN (Nafarroa Beherea,Pz 6 behea)
.
Ekainak 13an, 19:00tan Groseko Okendo kultur etxean
HELBURUAK:
-HERRITARREI ERRAUSTEGIAK INGURUMENEAN ETA GIZARTEAN DITUEN ONDORIO KALTEGARRIAK AZALTZEA
-HONDAKINAK MURRIZTU, BERRERABILI ETA BIRZIKLATZEKO IRIZPIDE BATZUK EMATEA.HORRETARAKO,
KONTAINER DESBERDINAK IRUDIKATUKO DIRA ETA HERRITARREK ASMATU EGIN BEHARKO DUTE HONDAKINAK
NORA BOTA.
-KATALUNIAN IKUSITAKO ETXEZ ETXEKO BILKETA SELEKTIBOA ZERTAN DATZAN AZALTZEA
Antolatzailea: Donostia Bizirik
______________________________________________________________________________________________
Ekainak 11.
Lasarte-Orian hitzaldia egin dute Manuel Lekuona kultur etxean:
"Atez ateko bilketa, errausketa baino alternatiba osasuntsuagoa.
Beste behin ere ikusi genuen gaiak pizten duen interesa eta kezka, gela lepo beteta ikusi genuen eta.
Hizlariak izan dira:
Jordi Colomer. Ingurugiroko teknikaria eta atez ateko bilketan aditua.
Julia San Jose. Medikua: Erraustegien ondorioak osasunean.
______________________________________________________________________________________________
San Markosen osaketa berriaren inguruan koordinadorak komunikatua atera du.
San Markoseko mankomunitateko agintari berriak jasan dituzten kritiken aurrean gure jarrera azaltzen dugu, hala nola
San Markosen itxierari buruzko gure ikuspegia eta inguruan sortu dituen ondorio kezkagarriak aztertzen ditugu
komunikatuan.
______________________________________________________________________________________________
GAIA. Errausketari alternatibentzako elkartasun globala.
2007ko irailaren 15etik 18ra bitartean Hondarribian bildu ziren osasuna eta ingurugiro justiziaren alde lanean diharduten
130 elkarteetako ordezkariak, errausketarik gabeko gizarte baten alde. Gipuzkoar gizartearen alde atera zuten dokumentua deskargatan daukazu.
______________________________________________________________________________________________
Europar Parlamentuak errausketaren inguruko jarrera argitu du.
Errausketa ez dela balorizazio energetikotzat hartu behar dio, eta baita mugak jarri erre daitekezken gaiei.
Onartutako dokumentua gasteleraz ireki dezakezu. >
______________________________________________________________________________________________
|