Hasiera | Castellano
Gipuzkoako errausketaren aurkako plataformen koordinadora
|| Gure borroka
|| Alternatibak badaude
|| Zer da errausketa?
|| Loturak
|| Berriak
|| Agenda
|| Deskargak
|| H@rremanetan jarri
 

Zer da errausketa?

Errauskailua, zaborrak lehengai dituen industria arriskutsu eta kutsakorra da, beraz zenbat eta zabor gehiago sortu, hobe, negozioa handiagoa. Hainbatetan kontrakoa esan bada ere, birziklatzearen aurkakoa da, materia organikoa erretzeko behar beharrezkoa bait du birziklagai diren papera, kartoia, plastikoa, etab. Zaborraren murrizketaren eta prebentzioaren aurkakoa da definizioz

Egia da energiaren zati bat berreskuratzen dutela, baina horretarako behar den tenperatura lortzeko erregai fosilak erre behar dituzte, eta zenbat eta gehiago birziklatu orduan eta erregai fosil gehiago beharko du. Hala ere ez dute inoiz lortuko birziklatu ordez produktuak berriz sortzeko behar adinako energia. Kiotoko protokoloa betetzetik hain urrun gauden honetan, oraindik urrunago utzi nahi digute, zaborrak erreta sortuko den kearekin, Gipuzkoa osoko zaborrak batetik bestera ehundaka kamioietan garraiatuz, gasoila gastatuz, keak alperrik botaz eta egun betetak ditugun errepideak oraindik gehiago betez, istripuak areagotuz...

Kontrakoa diguten arren, errauskailuak ere bere zabortegia behar du. Eta ez nolanahikoa, errausketak hondakin gisa toxizidade handiko zepa eta errautsak sortzen ditu, iraunkortasun handikoak. Haren ondorioak pilatzen doaz elikakatean sartu eta gantzetan sartzen direlako.


Hemendik bisitatu dezakezu, Greenpeaceren eskutik, errauskailu birtuala (gasteleraz).