Hasiera | Castellano
Gipuzkoako errausketaren aurkako plataformen koordinadora
|| Gure borroka
|| Alternatibak badaude
|| Zer da errausketa?
|| Loturak
|| Berriak
|| Agenda
|| Deskargak
|| H@rremanetan jarri
 

Gure borroka

Gipuzkoako errauskailua batzuk non jarri eztabaidatzen duten bitartean, koordinadoratik errausketa sistema bera kritikatzen dugu. Izan ere, alternatibak badaude, merkeagoak, inguruneari kalte ez egiteaz gain onuragarriak ere badirenak (konposta sortuaz), baina horrek bi arazo sortzen dizkie: Azpiegitura erraldoiak ez egitearekin batera hormigoiaren etekina galduko lukete batetik, eta bestetik zabor guztiaren kontrola galduko lukete (zaborra kudeatzen duenak, bere zergak kudeatuko ditu).

Gure alternatibaren oinarria bilketa da; betiere ingurune bakoitzari egokitutako bilketa, baina gai bakoitza ondo banatzen duen atez ateko bilketa selektiboa lehentsiz. Birzikla ezin daitezkeen ontziak zergatik ez aldatu birziklatze erraza dutenekin? Alferrikakoa den gehiegizko ontziraketa zergatik ez ezabatu legez? Zergatik ez bultzatu ontziak bererabiltzeko politika? Zabor poltsaren %40 materia organikoa dela jakinda, zergatik ez bildu banatuta, bertan konpostatu eta ongarri bezela erabili? Hau sistemarik merkeena da. Gainontzekoa, atal bakoitza behar den moduan birziklatu eta zer geratuko zaigu su emateko?
Ez degu onartzen konposta izan daitekeen materia organikoari eta lehengai diren erabilitako ontziei su ematea, horretarako gasa edo petroleoa erabiliz. Europar Batasunak ez du onartzen erraustegia energia berreskuratzeko sistema bezala, galtzen duelako. Kiotoko protokoloa betetzetik hain urrun gauden honetan, oraindik urrunago utzi nahi gaituzte, zaborrak alperrik erreta, Gipuzkoa osoko zaborrak batetik bestera ehundaka kamioietan garraiatuz, gasoila gastatuz, kea botaz eta egun betetak ditugun errepideak oraindik gehiago betez, istripuak areagotuz...



Erraustegiaren Fotomuntaia. Usurbil dago beheko aldean, Andatza mendia eskubian. Arratzain menditik ikusita.