Hasiera | Castellano
Gipuzkoako errausketaren aurkako plataformen koordinadora
|| Gure borroka
|| Alternatibak badaude
|| Zer da errausketa?
|| Loturak
|| Berriak
|| Agenda
|| Deskargak
|| H@rremanetan jarri
 

Zaborzaleen XXIII. Topaketa

Oraingo honetan Gipuzkoan, Donostian izango dira ZABORZALEEN XXIII. TOPAKETAK. Honen arrazoia, neurri handi batean, gaur egun Gipuzkoan hondakinen kudeaketaren inguruan sortu den eztabaida eta dagoen egoera dira. Hasiera bateko proiektua lurraldean bi errauste planta eraikitzea bazen ere, gizarteren aldetik izan den aurkako erantzun zabalaren ondorioz, Udaletan planteatu dira hainbat ekimen, batez ere gaikako bilketa intentsiboak, ez partzialak, azken hauek erraustegien osgarri baitira, Barry Colomer-ek zioen bezala, zaborren krisiari buruz idazten zuenean.

Gaikako bilketa intentsibo hau momentuz 18 Udalerritara zabaldu da (ehun mila gipuzkoar) Atez Ateko sistemaren bidez, herri bakoitzaren ezaugarrietara moldatuz. Lortutako emaitzak oso onak izaten ari dira (%80ko sailkako bilketa), frogatuz honela Gipuzkoarako proiektatutako erraustegia ez dela beharrezkoa. Esperientzia honek topaketak antolatzera animatu gaitu, gureak azaltzez gain, besteen ekarpenak ezagutzeko asmoarekin, guztion artean hausnartu ahal izateko, edozein lekutan ari garela ere gure ekimena hobetu ahal izateko helburuarekin.

Beste mundu hobe bat posible da!

icono PDF Liburuxka deskargatu PDFn - (147 kb)

// Adibide: uuuu / hh / ee
// Adibide: uuuu / hh / ee
Sarrera 31, 1 edo 2

Ordainketa :

Ingresoa edo transferentzia onako Kutxa kontura 2095 5139 25 1062840508

Agiria e-mailez bidali amantesdelabasura2@gmail.com

Izen emate epea Urriak 5

Kontakturako telefono zenbakiak: Juanmi: 656742051 - Maria Luisa: 670588438